Beso kiribilak: ingurune arriskutsua
1998/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gure Lurra, Eguzkiarekin batera, milioika eta milioika izarrez osatutako galaxiaren inguruan biraka dabil etengabe. Eta honela jarraituko du, baldin eta bere bidean oztoporik aurkitzen ez badu. Oztopoak egon, badaude; izan ere, badira gure galaxian “beso kiribilak” izeneko gas, hauts eta izar jaioberriez osatutako dentsitate handiko hodei erraldoiak.
Beso horiek zeharkatzean asteroide-erako objektuek zeharkatzen dute eguzki-sistema eta izarren dentsitatea handiagoa izanik, grabitazio-eremu handiak sortzen dira, sistemaren desoreka eragin dezaketenak. Beraz, lurreko bizia erabat arriskuan izaten da 200 milioi urtetik behin, eguzki-sistemak beso kiribil hauetako bat zeharkatzen duenean.
Estatu Batuetako bi ikertzaileren ikerketek frogatu dutenez, Lurrean izan diren desagertze nagusiak beso kiribilen zeharkatze-garaiekin bat datoz. Desagertzeak ziklikoak izatea izan da ikertzaileak arrazoi honetara bultzatu dituena.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia