}

Beroa, hezetasuna eta sentsazio termikoa

2001/08/24 Elhuyar Zientzia


Neguan hotz egiten duenean, haizeak hotz hori areagotu egiten duela esaten da. Mendiko diapositiba-emanaldietan ere askotan entzun dugu, haizeak, berez dauden baino hainbat gradu gutxiago daudelako sentsazioa sentiarazi ziela halako menditan zeudenean (badira tenperaturaren eta haizearen abiaduraren araberako sentsazio termikoa adierazten duten taulak). Gurean, gainera, eguraldi hezea egiten badu, hotz handiagoa sentitzen dela esaten da, hotza hezurretaraino sartzen dela, alegia. Bada, beroarekin eta hezetasunarekin ere gauza bera gertatzen da: Jacan, esaterako, beroa, hotza bezala, hobeto jasaten da, hezetasuna txikiagoa izaten delako.

Gaurko irudian, hezetasunak sentsazio termikoaren gain daukan eragina adierazten duen taula ikus dezakegu. Taulari begiratuta, erraz uler daiteke zergatik diogun halako beldurra eguraldi bero eta hezeari, batez ere joan den uztailaren 30ean izan genuen % 100eko hezetasuna baldin badago. Gaur ere ez da asko faltako, kostaldean behintzat!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia