Bere buruaz beste, bizitzearren
1996/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Inmunizazio-sistemarik ez dutelako, landareek mikroorganismoen erasoei aurre egiteko baliabiderik ez dutela ematen du, baina beti ez da horrela gertatzen. Soiaren zelulek, adibidez, Pseudomonas syringae bakterioak erasotzen dienean konposatu kimiko bat sortzen dute; hidrogeno peroxido edo ur oxigenatua, hain zuzen.
Konposatu hau ondoko zelulentzat seinalea izaten da eta beren mintzak indartu egiten dituzte konposatu antibiotikoak sortuz. Ur oxigenatuak ordea, aldi berean zelulara kaltzio ioien kontzentrazio handiak sartzen uzten du eta ondorioz zelula hil egiten da. Erasotzailea, hildako zelulen artean harrapaturik geratzen da eta ezin da garatu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia