}

Begi-lausoak eta argia

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eguzkitan gehiegi egotea osasunarentzat kaltegarria da. Bagenekien izpi ultramoreek luzera larruazaleko tumoreak sorrarazten zituztela, baina orain badakigu begi-lauso edo kataratak ere sorrarazten dituztela. Begi-lausoak kristalinoa opaku bihurtzen delako izaten dira eta munduko itsutasun guztien erdiak horrelakoak dira.

Frantziako Inserm erakundeko ikertzaileek 60 urtetik gorako 2.500 pertsona aztertu dituzte eta honako ondorioa atera dute: leku eguzkitsuetan bizi direnek begi-lausoak izateko probabilitatea hiru aldiz handiagoa da. Puntu nagusia eguzki-izpien toxikotasuna metagarria izatea da. Horregatik konponbidea eguzki-izpietatik umetatik hasita babestea litzateke; bestela, kalitate oneko eguzki-betaurrekoak edo begi gainean bisera luzeak erabiltzea.

Begi-lausoak sortzeko eguzki-izpien pareko izan daitezke intentsitate handiko argi artifizialak; soldadura-postuetan sortzen dena, adibidez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia