}

Basogintza eta bizi-galerak

1992/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azaroaren hasieran Thelma izeneko tifoiak Filipinak harrapatu eta 6.000 lagun inguru hil zituen. Filipinetako ingurugiro-arduradunenustez tifoiak eragindako kalteen zati handi baten erantzukizuna basogintza ilegalak du. Leyte eta Negros irletako muino aldeetan basogintza ilegala asko ugaldu da azken tarteotan.Horren ondorioz deforestazioa arazo larri bilakatu da. Filipinetako 73 probintzietako 40tan basogintza debekatuta dago, baina gobernuak indar gutxi du basogintza ilegalari aurre egiteko.

1930.ean Filipinetako 17 milioi hektarea basoz estalita zeuden eta orain 7 milioi baino ez dago. Thelma tifoiak hildako 6.000 lagunetatik 3.000 deforestatutako muinoetan jasandako lubizietan hil dira. Horrelako katastrofeek gobernua neurri zehatz eta gogorrak hartzera bultzatuko dutela espero da. 1989.ean Tailandiako gobernuak basogintza debekatu egin zuen, lubiziek 430 pertsona hil eta gero.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia