}

Barioi berri bi?

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Protoien eta neutroien taldeko bi partikula berri aurkitu dituztela iragarri dute Fermilab laborategiko fisikari batzuek. Partikula-mota horiek, barioiak, hiru quarkez osatuta daude. Sei quark-mota daude, eta horiek hirunaka konbinatuta sortzen dira barioiak. Adibidez, protoiak bi quark-u eta quark-d batez osatuta daude.

Baina orain arte ezagutzen ziren barioietan ez zuen quark-c motak parte hartzen. Fermilab laborategian barioi horien tankerako bi detektatu dituztela esan dute. Lehenengoaren osagaiak bi quark-c eta quark-d bat direla esan dute, eta bigarrenarenak, berriz, bi quark-c eta quark-u bat. Hala ere, laborategi bereko beste zientzialari batzuek zalantzan jarri dute esperimentu horietan barioi berriak azaldu izana.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia