Bapo ase eta, ondoren, kantatzera
2002/12/11 Elhuyar Zientzia
Txantxangorriek kolorea ematen diote neguari. Baina doinua ere ematen diote, edozein ordutan kantatzen baitute, baita ordu txikietan ere. Hegazti gehienek batez ere udaberri-udan kantatzen dute, bikotea erakartzeko eta/edo lurraldea babesteko, besteak beste. Eta txantxangorriak zergatik kantatzen du, bada, neguan ere?
Antza denez, bapo janda dagoen seinale da hori. Era zientifikoagoan esanda, ondo janda dagoenean lurraldea berea dela aldarrikatzeko adina energia du; horretarako beta har dezake. Elikagai-eskasia badu edo izugarrizko hotza egiten badu, ordea, ez du nahikoa energiarik kantuan xahutzeko.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia