}

Bainu errituala

2001/02/16 Elhuyar Zientzia

Inoiz bildu den jendetza handienari argazkia atera diote espaziotik. Maha Kumbh Mela izeneko ospakizunean 70 milioitik gora erromes hindu biltzen dira Indiako iparraldean. Hilabete baino gehiago irauten duten bainu erritualak hartzera Ganges ibaiara joaten dira, hain zuzen ere, Allahabad-tik 15 kilometrora dagoen leku sakratura. Bertan, pekatuak garbitzen dituzte, nirvanara eramango dituen bidean aurrera egiteko asmoz.

Irudia IKONOS satelitearen Space Imaging-ek hartua da, Lurretik 677 kilometrotik eta segundoko 6 kilometroko abiaduran. Ganges, Yamuna eta Saraswati ibaiak elkartzen diren tokian milaka eta milaka puntutxo ikus daitezke. Inurriak badirudite ere, jantzi gorriak daramatzaten erromesak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia