}

Azteken kodea deskodetuta

2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azteken kodea deskodetuta
2008/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Kongresuko Liburutegia)

Espainiarrak Amerikara iritsi baino lehen, aztekek matematika-sistema konplexua eta osatua zuen. Bergara Kodea adibide bat da. Kode hori 1540. urtearen ingurukoa da, eta marrazki eskematikoak eta zenbakiak ditu.

Orain arte, misterio bat zen irudi eta zenbaki haien esanahia. Orain, ordea, Mexikoko Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek, Wisconsin-Rock County-koekin batera, kodea aztertu dute, eta konturatu dira kodeak lur-sailen azalerak jasotzen dituela. Bereziki deigarria iruditu zaie aztekek nola kalkulatzen zuten itxura irregularreko eremuen azalera; ikertzaileek adierazi dutenez, hainbat algoritmo-mota erabiltzen zituzten azalerak kalkulatzeko, eta oso praktikoak ziren.

1
242
2008
5
001
Matematika; Historia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia