}

Azken bikotea

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Japoniako Sado irlako bi ibis motostun hauek dira munduan bizirik diren bakarrak; espezie honetako azkenak, alegia. Ez dute ondorengorik izan eta beren adina kontutan hartuta ez dutela izango ere esan daiteke.

Japoniako Sado irlako bi ibis motostun hauek dira munduan bizirik diren bakarrak; espezie honetako azkenak, alegia.

Bi hegazti hauek hiltzen direnean, espeziea betiko galduko da, baina izoztu egingo dituzte, besterik ez bada ere ondare genetikoa gorde ahal izateko. Dena den, teknikaren aurrerapenak medio ez al da hemendik urte batzuetara ibis motostuna edo Asiako ibisaren hibridoren bat sortzerik izango?

Japoniako igaraba ere azkenetan da eta espezie honen ondare genetikoa gordetzekotan dira. Japoniako otsoa ere ezkutatu zen, baina nonbaiten bere ADN-molekulak topatuta ez al dute berreskuratuko?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia