Azido formikoa espazioan
1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Illinois-ko Unibertsitateko irrati-astronomoek hodei dentsotan metatuta dagoen azido formikoa topatu dute hiru hodei molekular eta berorren (Sagittarius B2, Orion eta W51-ren) erdigunean. Azido formikoa lurrean inurriek kosk egindakoan eta erleek ziztatutakoan jariatzen duten likido koloregabe eta gogaikarria da; espazioan, ordea, azido organikoetan sinpleena da. Bere egitura azido azetikoaren eta glizinaren antzekoa da, bi horiek molekula organiko biologikoki garrantzitsuak direlarik.
Azido azetikoa 1996. urtean aurkitu zuten espazioan, baina glizina aurkitzeke dago oraindik. Glizina garrantzi biologikoa duen aminoazido sinpleena izanik eta azido formikoa bere oso antzekoa delarik, aurkikuntza garrantzizkotzat jo dute, espazioan molekula konplexuagoak eta biologikoki interesgarriak aurkitze aldera.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia