Aurrerapausoa ugalkortasun-tekniketan
2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aurrerapausoa ugalkortasun-tekniketan
2007/09/01 | Elhuyar
Haurra izan nahi baina obarioen bat-bateko gutxiegitasuna duten emakumeentzat edo obuluak heltzeko tratamendurik egin ezin dutenentzat, teknika berri bat probatu dute Kanadan, eta emaitza ona izan da.
Lehen aldiz lortu dute heldu gabeko obuluak in vitro heltzea, izoztea, eta desizoztu ondoren ernaltzea. Enbrioia amaren umetokian ezarri zuten, eta haurdunaldia normal garatu zen. Teknika oraindik ez dute probatu minbizia duten pazienteekin, baina haientzat egokia izatea espero dute.
1
234
2007
9
006
Medikuntza
Berriak labur
5
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia