}

Aurkitu dute Ilargian galdutako islagailua

2010/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aurkitu dute Ilargian galdutako islagailua
2010/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/GSFC/ASU)

Berrogei urte! Horixe da zientzialari sobietarrek Ilargian "galdu" zuten laser-islagailuak desagertuta eman duen denbora. Haren bila aritu dira, bai, urteotan, baina ezer lortu gabe. Azkenean, Kaliforniako Unibertsitateko fisikari batzuek aurkitu dute.

Luna 17 misio espazial sobietarra 1970eko azaroan ilargiratu zen, eta ibilgailu automatiko bat zeraman berarekin, Lunokhod 1 izenekoa. Ibilgailua Lurretik kontrolatzen zen, eta Ilargiaren esplorazioan jardun zuen aipatutako islagailuarekin. 1971ko irailean izan zuten haren berri azkenekoz, eta harrezkero galdutzat emana zuten. Horregatik, ustekabe atsegina izan da NASAren Ilargia Ikuskatzeko Orbitatzaileak ahalbidetu duen aurkikuntza.

1
265
2010
6
004
Astronomia; Fisika; Teknologia
Albisteak
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia