Atzerako ispilu panoramikoa

Frantzian, automobilen atzerako lehenengo ispilu panoramikoa egin dute.

Automobilen atzerako ispiluaren arazorik nagusiena, angelu hilak izatea da; atzekalde osoaren irudia ez ematea alegia. Frantzian arazo hori konpontzen duen lehenengo ispilu panoramikoa egin dute. Aspherix du ispilu honek izena eta ikusmen-eremua hirukoiztea lortzen du. Gainera, gauetan itsualdirik ez izateko gainestaldura berezi batez igurtzia dago.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali