}

Astronomia-esperimentuetarako globo batek iraupen-errekorra egin du

2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomia-esperimentuetarako globo batek iraupen-errekorra egin du
2009/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Columbia Scientific Balloon Facility)

NASAk abenduaren 28an aireratu zuen globo batek 42 egun baino gehiago egin ditu Antartika gainean. Hain juxtu, 42 egunekoa zen aurreko errekorra, eta, beraz, frogatu dute gehiago iraun dezaketela. Globo hori probarako da, eta laster lurreratzeko asmoa dute, baina, berez, astronomia-esperimentuetarako globoek 100 egun irautera iritsi nahi dute.

Hain zuzen ere, globo horiek sateliteak baino askoz ere merkeagoak dira, eta haiek daramaten tresneria berdina eraman dezakete, atmosfera ez ezik espazioa ere ikertzeko. Globo arruntekin alderatuta, bereziak dira, tenperaturaren arabera altueran aldaketarik ez izateko prestatuta baitaude. Horretarako, globoek uhal moduko batzuk dituzte, gasa berotzen denean bolumena kontrolatzeko. Hala, orain probatzen ari diren globoa 33.800 metroko altueran dabil, eta 700 metroko gorabeherak besterik ez du izan.

1
251
2009
3
014
Teknologia; Astrofisika
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia