Asteroideen aurkako misilak
1994/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azkenaldian asko ari da aipatzen espazioko asteroideek Lurrera erortzeko duten probabilitatea. Erremedioa Lurrera letorkeen asteroidearen kontra misila bidali eta espazioan eztanda nuklearra eginda desbideratzea litzatekeela diote batzuek. Carl Sagan astronomo ospetsua ordea, iritzi horrekin ez dator bat, kalteak onurak baino handiagoak izango liratekeelako.
Bere garaian “Izarretako Gerra” deitu zitzaion proiektuko militar batzuek “Spaceguard” proiektua bultzatu nahi dute, asteroideak aztertu eta Lurrera letozkeenak misil nuklearrak espaziora bidalita desbideratzeko.
Carl Sagan eta Steven Ostro zientzilariak ordea, ez daude ideia horrekin ados. Izan ere, sistema horretan potentzia nuklear handia erabiliko litzateke eta espazioan eztanda eginda berez Lurrera eroriko ez litzatekeen asteroide ugari erortzeko arriskua legoke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia