Fenecaren belarriak giltzarri dira beren gorputz-hizkuntzan. Belarri biratu batek alerta esan nahi du; buruaren kontra zapalduta beldurra. Horrela isil-isilik "hitz egiten" dute taldean, soinu gabe koordinatuz.
Beren gordelekuak dunen hegal egonkorretan zulatzen dituzte. Hauek metro batzuetako sakonera izan dezakete, tenperatura egonkorreko oasi bat sortuz eguneko berotik eta basamortuko gaueko hotzetik urrun.
Egunez fenecak haiek egindako zuloetan pasatzen dituzte orduak. Basamortuko beroaz babesteko. Gaua ordea ehizatzeko garaia dute. Izan ere, fenecaren mutur maitagarriaren atzean hortz zorrotak daude. Letaginak, luzeak ez izan arren, bere dieta orojale oportunistan oso funtzionalak dira.
Fenecen oinak isolatzaile perfektuak dira ile trinkoz estalita baitaude. "Kuxin iletsu" horri esker, hondar bero-beroaren gainean ibil daitezke, hankak erre gabe.
Inhar D. Lopez Garcia