Asteko argazkia: ortzadarra basamortuan

Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria


Agama impalearis Agama generoko animalia da. Kolorea pixka bat alda dezake, atseden hartzen ari den arrokarekin bat egiteko. Ez da kameleoi batena bezain kamuflaje azkarra, baina eraginkorra da.

Agama, goizean, ilun egoten da beroa azkar xurgatzeko; eguerdian, aldiz, grisaxka bihurtzen da eguzkia islatzeko; eta ar dominanteek kolore urdinak erakusten dituzte eztarrian.

Argazkiak copyright lizentzia du.

Inhar D. Lopez Garcia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali