Asteko argazkia: herri mamuko bisitaria

© Wim van den Heever / Wildlife Photographer of the Year - © Wim van den Heever / Wildlife Photographer of the Year


Hiena arre bat diamante-meatzaritzako herri aspaldi abandonatu batean, Kolmanskopen, Namibian. Hiena-espezie arraroena dira hiena arreak, gautarrak eta bakartiak. Zaila da haiek ikustea. Wim van den Heever argazkilariak ere hamar urte behar izan ditu Kolmanskopen hiena hauen oinatzak topatu zituenetik, kamera-tranpa batekin argazki hau atera ahal izateko.

Argazki honek irabazi du 2025eko Wildlife Photographer of the Year argazki-lehiaketa, Londresko Natural History Museumek antolatua. Epaimahaiaren hitzetan, “irudi hau geruza anitzeko istorio bat da, gainbeherari, erresilientziari eta naturaren garaipen isilari buruzkoa; eta, beraz, faunaren eta kontserbazioaren argazkigintzaren pieza ahaztezin bat da”.

Egoitz Etxebeste Aduriz

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali