Asteko argazkia: gepardo momifikatua

Arg.: Ahmed Boug et al./Communications Earth & Environment


Naturalki momifikatutako zazpi gepardo azaldu dira Arabiar penintsulan, basamortuko lurpeko kobazulo batean. Dagoeneko desagertutako espezie batekoak dira, Acinonyx jubatus. Duela urte batzuk arte, gepardoak Afrikako zati handi bat zabalduta zeuden, baita Asia mendebaldean ere, baina, gaur egun, bere zabalkunde historikoaren % 9 baino ez dute hartzen. Arabiar penintsulatik 1970an desagertu zirela uste da. Zazpi gepardoetatik hiruren sekuentzia genetiko osoa jaso dute.

Gepardo momifikatuez gain, beste 54 felinoren hezurrak ere azaldu dira, Arar hiritik gertuko bost kobazulotan, Saudi Arabiako iparraldean.

Gepardoaren atzapar momifikatua

Gepardoaren atzapar momifikatua. Arg: Ahmed Boug et al./Communications Earth & Environment


Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali