Asteko argazkia: genero-rol malguak Neolitoan

Arg: Alexandra Anders


Neolitoan Europako emakume eta gizonen artean zeuden rol-banaketak aztertu dituzte hainbat ikertzaile frantses eta hungariarrek, eta ondorioztatu dute bazegoela generoaren araberako lan-banaketa, Europa osoan errepikatzen zena, baina, era berean, bazutela malgutasunez jokatzeko gaitasuna ere. Salbuespenak onartzen zituzten, identitateen aniztasunari eta konplexutasunari erantzunez.

Hileta-ohituretan islatzen zuten, besteak beste, gizartearen egitura eta rol-banaketak: emakumeak ezker aldera hilobiratzen zituzten eta, gizonak, eskuin aldera. Azken horiek belaunak tolestuta eta harrizko erremintak ondoan zituztela jartzen ziren askotan. Argazkiko emakumea gizonezkoen ohiturak jarraituta hilobiratu zuten.

Hungariako k.a. 4800-4600. urteko Csőszhalom aztarnategian aurkitu dute emakumea. American Journal of Biological Anthropology aldizkariak argitaratu dute.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali