Aspirina eta bihotzekoa
1988/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bihotzekoa izan dutenek aspirina harturik, bigarren erasoa izatearen arriskua asko murriz dezakete. EEBBtan egin den inkesta batek horixe eman du aditzera.
Kasu honetan ez da aspirinak bihotzekoaren prebentzioan izan dezakeen papera aztertu. Lehenengo bihotzekoa izan ondoren aspirinak izan dezakeen paper terapeutikoa aztertu da.
16 herritako 17.000 gaixok hartu dute parte azterketa honetan. Gaixoek, aleatorioki lau tramentu-motatik bat har zezaketen: aspirina bakarrik, estreptokinasa izeneko botika tronbolitikoa, biak (bata bestearen ondoren) edo ezer ere ez. Estreptokinasak, bihotzekoa eragiten duten odol-bilduak disolbatzen ditu eta horrela bigarren bihotzekoa izatearen arriskua murriztu egiten du. Medikuek, aspirinak lan hori egin zezakeen ala ez ikusi nahi zuten.
Azterketaren ondorioak hauexek izan dira:
- Aspirina bakarrik harturik, arriskua bostena jaisten da.
- Tramendu konbinatuak ere herena jaisten du arriskua.
Estreptokinasa soilik harturik, arriskua laurdena jaisten da.
Estreptokinasak eta aspirinak batera arriskua herena jaisten dute.
Emaitza hauek oso onak dira eta aspirina tronboak edo odol-bilduak prebenitzeko botika egokia dela forgatu da.
Guzti hau oso onuragarria da hirugarren munduko herrien kasuan. Indiaren kasuan adibidez, bihotzekoen proportzioa gora egiten ari da, baina horiei tratamendua emateko baliabideak eskasak dira. Botika tronbolitikoen kostua, hirugarren munduko ia populazio osoaren, eta beren gorbernuen, eskutik at dago. Aspirina aitzitik, merkea da. Bestalde, botika tronbolitikoak benabarnetiko injekzioz edo tantaz tanta hartu behar dira. Aspirina berriz, irentsi egiten da.
Beste azterketa batek aditzera eman duenez, aspirina lehenengo bihotzekoa prebenitzeko oso egokia izan daiteke. 22.071 medikurekin egin den azterketak hori adierazten du. Mediku bakoitzak egunero 325 mg aspirina hartu du ea bihotzekoaren arriskua jaitsi egiten den ikusteko. Emaitza: arriskua ia erdira jaisten da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia