Askatzen den gerrikoa
1997/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Automobilean istripua denean segurtasun-gerrikoa jantzita izatea abantaila handia da eta horrela bizitza ugari salbatu dela ez dago ukatzerik. Lehenengo talkan pertsona babestu ondoren ordea, gerrikoak preso edukitzen du eta korderik ez duelako edo zaurituta dagoelako askatu ezinik bertan gera daiteke. Automobilak su hartu baldin badu, bertatik ahalik eta azkarren irten eta urrutira joatea komeni da.
Hori guztia kontuan hartuta René Rochon asmatzaile frantsesak gerrikoa automatikoki askatzeko sistema prestatu du. Talkako unean mekanismo bat aktibatu egiten da eta tenporizadore batek segundo gutxi barru gerrikoa irekita uzten du. Mekanismoa erregulagarria da, pertsonaren pisuaren arabera. Sistema mekanikoa du eta gaur egungo gerrikoetan muntatzen da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia