Asian suizidio-kopuru handiena
1997/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Oasunerako Mundu Erakundeak eta Estatu Batuetako Harvard-eko Unibertsitateak egindako ikerlan baten arabera, Txinan eta Asiako beste estatu batzuetan (Sri Lanka, Taiwan eta abarretan) beren buruaz beste egindakoen kopurua mendebaldeko herrietan baino hiru aldiz handiagoa da. Ehun mila hildakotik 30 dira suizidatuak. Txinan gainera, munduan beste inon ez bezala gizonezko baino emakume gehiagok egiten du bere buruaz beste eta nekazaritza-giroan hirietan baino hiru aldiz handiagoa da suizidio-tasa.
Orain arte erabilitako teoriekin (buruko gaixotasunak, hiritartzearen ondorioak, etab.) zaila da joera eta datu horiek argitzea. Ekialdeko egoera azaltzeko, beraz, beste arrazoi batzuk egon daitezke oinarrian: Txinan norbere buruaz beste egitea onartua dagoen tradizioa izatea, emakumeei gizarteak eragiten dien presioa, etab.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia