}

Artropodo-kopurua, uste baino askoz txikiagoa

2010/05/25 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Artropodo-mota ugari badaude ere, garai batean uste zena baino askoz txikiagoa omen da haien egiazko kopurua. Horren gaineko estimazio berri bat egin dute Melbourneko Unibertsitatean (Australia), eta tropikoetan —munduko animalia-espezie gehienak han daude ordezkatuta— aurkitutako artropodo-espezieen kopurua 3,7 milioi ingurukoa dela kalkulatu dute. Garai batean 30 milioi izan zitezkeela ere iradoki zuten adituek.

Ondorio horretara iristeko, 1994az geroztik Ginea Berrian egindako zenbaketak izan dituzte oinarri, besteak beste, Australiako ikertzaileek. Datu horiei modelo matematiko bat aplikatu diete, eta ikusi dute artropodo-espezieen kopurua 2 eta 7 milioi artean egon daitekeela.

Argazkia: iStockphoto.com/choja

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia