Artropodo erraldoi baten fosila Alemanian
2007/11/22 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Duela 400 milioi urteko fosil bat aurkitu dute Prüm herritik gertu, Alemanian. Fosila animaliaren hagina besterik ez da, baina 46 zentimetro luze da, eta, neurri horretatik abiatuta, zientzialariek ondorioztatu dute animalia osoa bi metro eta erdikoa zela, gutxi gorabehera. Estrapolazioa zuzena bada, inoiz aurkitutako artropodorik handiena izango litzateke.
Adituen ustez, ez da espezie erraldoi ezezagun baten fosila, baizik eta Jaekelopterus rhenaniae espezie ezagunaren ale erraldoi baten fosila. Garai bereko beste hainbat artropodo erraldoi ere aurkitu izan dira. Izan ere, garai hartan atmosferako oxigeno-maila oso handia zen ustez, eta horrek birikarik ez duten animalien tamaina handitzea ahalbidetu zuen; animalia horiek oxigenoa ehunetatik difusioz hedatu behar dute, eta, ale handiak izateko, atmosferako oxigeno-kantitateak ere oso handia izan behar du.
Argazkia: Simon Braddy
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia