Arropak inbaditu zuen zorrien lurraldea
2003/08/20 Elhuyar Zientzia
Gizakia duela 70.000 urte hasi zen jantziak erabiltzen, Alemaniako ikertzaile batzuen ustez. Ondorio hori zorrien azterketa genetikotik atera dute, gizakiak arropa jantzi zuenean, animalia horrek moldatu egin behar izan baitzuen.
Arropa janzteak klima hotzetara joatearekin du zerikusia. Homo sapiens-a Afrikatik atera eta lurralde hotzetara joan zenean, zorriak habitata aldatu behar izan zuen. Gorputzean bizi zen espeziea eraldatu egin zen, eta buruko ilean bizitzera moldatu zen, zientzialarien arabera. Gorputzean bizi zen Pediculus humanus humanus zorria buruko Pediculus humanus capitis bilakatu zen.
Dena dela, hainbat zientzialarik zalantzan jarri dute interpretazio hori, neanderthal gizakia duela 70.000 urte baino askoz lehenagotik bizi zelako Europan, eta, ustez, hura ere janzten zen. Beraz, zorrien espezieak ere askoz lehenago aldatu behar izan zuen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia