Arren hortzak emeentzat baliagarri
2009/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Arren hortzak emeentzat baliagarri
2009/01/01 | Elhuyar
Moko-balea arrek bi letagin dituzte ahoaren kanpoaldean. Itxuraz ez dute funtzio jakinik, ez baitiete ezertan laguntzen baleei elikatzeko. Oregon Estatu Unibertsitatean, ordea, moko-baleen hainbat espezie aztertuta, ondorioztatu dute emeentzat baliagarriak direla arren letagin berezi horiek. Hain zuzen, ikusi dute beren espezieko arrak bereizteko balio dietela hortzek, balea-espezie bakoitzak bere hortz bereizgarriak dituelako. Izan ere, hortzak alde batera utzita, moko-baleen espezie guztiak oso antzekoak dira. Zientzialarien esanean, letaginen bidez bermatzen dute, nonbait, emeek beren espezieko arrekin ugaltzen direla.
1
249
2009
1
006
Zoologia; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
5
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia