Komunikabideetan ez da arraroa animalien trafikoari buruzko berriak irakurri ahal izatea; hala ere, armiarma-trafikoa orain arte ezezaguna zen. Francfort-eko aireportuan emakumezko frantziarra atxilotu dute, bere maleten artean Mexikoko 1.300 armiarma ekartzeagatik. Merkatura iritsi izan balira, armiarmen balioa 14.000 dolar ingurukoa izango zen. Armiarma guztiak emeak ziren.
Beñar Kortabarria Olabarria,
Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.