Armiarma abisalak
1996/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1977. urtean itsasoan 2.000 metroko sakonera baino handiagoan armiarmak eta Riftia generoko zizare tubikolak aurkitu ziren. Hain egoera zailetan bizi den fauna hau bakterioak janda elikatzen da. Bakterio horiek Ozeanoko dortsaletako failetatik sortzen diren ur beroetako (300-400° C-koak dira) sulfuro metalikoak oxidatzen dituzte.
Kanadako Victoria unibertsitateak eta Londresko unibertsitateak elkarlanean fauna honen biogeografia zehaztu dute. Ur beroko iturri batetik bestera joaten dira dortsal ozeanikoari jarraituz. Urte batzuetan ustiatu ondoren ur beroko iturrian elikagaiak agortzen zaizkienean, zizareen edo armiarmen larbak beste iturri batzuk kolonizatzera joaten dira. Zizare edo armiarma helduak berriz, bertan geratzen dira motelegiak direlako.
Teoria hau osatzeko lehenbizi datuak jaso dituzte. Ozeano Bareko ekialdeko dortsalean elkarrengandik 800 kilometroko distantziara dauden bi iturritan 54 espezie berdin aurkitu dituzte, baina Ozeano Bareko ekialdeko eta mendebaldeko dortsaletan bost espezie berdin besterik ez daude. Komunitate hauek aztertuta garai batean plaken tektonika nola eraturik zegoen jakin daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia