}

Arin ibili

2005/02/21 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Aspalditik ibiltzen dira robotak, baina orain arte ez gizakiok bezain dotore. Dena dela, arazo nagusia ez da itxura, baizik eta ibiltzean kontsumitzen duten energia-kantitatea. Robot gehienek guk baino hamar aldiz energia gehiago kontsumitzen zuten ibiltzeko prozedura mekaniko horretan. Baina, azken modelo batzuetan, aurre egin diote diseinatzaileek arazo horri: gizakion ibilera simulatu egin dute dinamika pasiboa izeneko teknika baten bitartez. Teknika horri esker, urrats bateko inertzia eta grabitatea hurrengo urratsean erabiltzeko aprobetxatzen da, eta, ondorioz, robotak ez du gizakiok baino energia gehiago behar ibiltzeko.

Robotaren funtzionamendua honako bideo honetan ikusten da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia