Argia lotailu
2006/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Argia lotailu
2006/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: C. Bain)
Nanoeskalan, bi dimentsioko partikula-multzo bat osatu dute argia erabiliz partikulak elkarri lotzeko. Britainia Handiko Medikuntzaren Ikerketarako Institutuko ikertzaileek egin dute aurkikuntza.
Zientzialari britainiarrek honako hau egin zuten: gainezarritako bi laser-izpi zuzendu zituzten siliziozko prisma batera angelu jakin batekin (eremu ebaneszenteak bakarrik jotzen zuela prismaren atzealdeko espazioa); gero, poliestirenozko (300-600 nm-ko esferak) ur-disoluzio tanta bat jarri zuten prismaren gainean, eta esferak bi dimentsioko egitura horretan antolatu ziren berez-berez.
Berriak labur
9
1
219
2006
4
020
Fisika
eu es fr en ca gl