Argi-sokak
1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Laserraren teknologiak aurrera darrai, eta gero eta aplikazio gehiago ditu. "Laser-sokak" 1995ean aurkitu zituzten eta hainbat erabilera izan ditzakete, hala nola aireportuetan haize bortitzak detektatzeko, gai kimiko edo biologiko toxikoak isurtzen dituzten fabrikak topatzeko, tximistak sortzeko... Gakoa izugarri argi-pultsu laburrak (segundoaren bilioirena ingurukoak) sortzean dago.
Pultsua luzeegia bada, atmosferan ez dira sokak sortzen, bat-bateko deskarga elektrikoa baizik. Energia baxukoa ere izan behar du. Baldintza horiekin laserrak elektrikoki kargatutako aire-kanala sortzen du, argiak atmosferan zehar kanal horretatik aurrera eginez.
Laser argiok atmosferan 75 kilometroko altuerara iritsiko balira bertako sodio-ioiei eragin eta distirak sortaraziko lirateke, nabigazioan laguntzaile liratekeen izar artifizialak sortuz.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia