}

Argazki digitalak betiko kamerarekin

1998/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zure betiko kamera tradizionala, argazki digitalak ateratzeko moduan izango duzu laster. Image etxea garatzen ari den teknologiari esker, 35 milimetroko kamerak, kamera digital bihur daitezke.

Osagai elektronikoak eta argazkiak jasotzeko memoria duen kartuxoa.

Horretarako, kameraren atzealdean, pelikula ipintzen dugun tokian, kartutxo moduko bat sartu beharko dugu. Kartutxo honetan, bateriak, osagai elektronikoak eta argazkiak jasotzeko memoria izango ditugu. Kartutxo honi lotuta berriz, argi-izpiak jasoko dituen sentsorea joango da.

Teknologia honi esker, erresoluzio handiko 30 irudi hartzeko moduan izango gara. Irudiak ikusi edo inprimatzeko berriz, memorian ditugun irudiak ordenadorera pasa beharko ditugu. Hau eginez gero, kamera berriro irudiak hartzeko moduan izango dugu.

Asmakizun berria aurtengo udan salgai jartzea espero dute, eta 1.000 dolar inguruko salneurria izango duela adierazi dute konpainiako arduradunek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia