}

Ardo beltzaren ontasunak

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ardoa odolaren zirkulaziorako, eta zehazki bihotzerako ona dela aspaldi entzuna zen, baina zenbaitzuek alkoholak inmunitate-sisteman eragiten dituen kalteak handiagoak direla zioten. Orain, ordea, badirudi kalte horiek ere ez dituela eragiten.

Hori dio behintzat laborategi-arratoiekin egindako ikerketa batek. Arratoi-talde bati ura besterik ez zioten eman edateko, biri jatorri desberdineko ardoa eta laugarrenari etanola. Pertsona batek 2-3 baso ardo edatearen kopuru baliokidea eman zieten arratoiei, ohitu zitezen. Ohitu ondoren gaixotasun txikia eragin zitzaien erantzun inmunea neurtzeko. Etanola edaten zutenek disfuntzioak izan zituzten inmunitate-sisteman eta globulu zurien kopurua nabarmen murriztu. Ardo beltza edaten zutenek, ordea, ez zuten inolako arazorik izan. Ez dakite zerk eragiten duen hori, baina ardo beltzak badu pigmentu gorri bat, antioxidatzaileak direla eta. Ardo beltza edan duten saguek ura edo etanola edan dutenek baino antioxidatzaile gehiago dute odolean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia