Igel ar hiritarrak basatiak baino erakargarriagoak dira emeentzat

Brian Gratwicke / CC-BY


Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako. Nature Ecology & Evolution aldizkarian eman dute horren berri.

Ikertzaileek Panamako Kanalaren inguruko igel basatien eta hiritarren korrokak grabatu zituzten. Ikusi zuten hiritarrenak konplexuagoak zirela eta maizago egiten zutela. Neurri batean, desberdintasun hori hirian harrapari gutxiago dituztelako izan litekeela uste dute. Grabatutako korrokak emeei jarri zizkieten, eta ikusi zuten haiei erakargarriago zaizkiela hiritarren korrokak.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2006tik Elhuyarren ari da lanean Kultura Zientifikoaren arloan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea eta zuzendarikidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali