Apo aurpegizapala

Apo aurpegizapala


Apo aurpegizapala
2008/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Snyder, starknakedfish.com/divingmaluku.com)

Apoen familia berri bat izan daitekeena aurkitu dute Indonesiako Ambon uhartean. Aurpegia zapala du, eta begiak aurrealdera ditu, ezohikoa arrainetan.

Otsailaren 28az geroztik bi heldu, horietako bat arrautzekin, eta bi gazte aurkitu dituzte.

Apoek luzakin bat izaten dute buruaren goialdean, harrapakinak erakartzeko. Aurkitu dituzten aleek, ordea, ez dute luzakinik, eta uste dute koralaren arrakaletan ezkutatuta egoten direla harrapakinen zain.

1
243
2008
6
001
Biologia; Zoologia
Berriak labur
4

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia