Antiprotoi-eraztun bat aurkitu dute Lurraren inguruan
2011/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jakina da partikula asko geratzen direla Lurraren eremu magnetikoan harrapatuta; eta Europako astrofisikari-talde batek ikusi du, Pamela sateliteari esker, antipartikulak ere badaudela han harrapatuta, antiprotoiak hain zuzen. Sateliteak asko detektatu ditu, kalkulu teorikoek iragarritakoak baino gehiago. Atmosferaren goialdeko molekuletatik sortzen dira, izpi kosmikoen talken ondorioz. Talkek partikula asko eta antipartikula gutxi batzuk askatzen dituzte. Elkar ukitzean, partikulak eta antipartikulak batak bestea suntsitzen dutenez, zientzialariek ez zuten espero antipartikulak detektatzea. Baina, Pamelaren datuen arabera, antipartikula batek irauten du suntsitu gabe irauten duten milaka partikulako. Iraun duten antiprotoiek eraztun bat osatu dute Lurraren inguruan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia