}

Antiburbuilekin jolasean

2004/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Antiburbuilak sortzen, mugitzen eta lehertzen ikusi dituzte Belgikako ikertzaile batzuek. Antiburbuilak likidoz beteta eta inguratuta dauden aire-geruza esferikoak dira, burbuilen alderantzizko egitura dute, beraz. 1932an ikusi zituzten lehen aldiz, orain arte, ordea, gutxi zekiten haiei buruz. Fisikarien ustez, fluidoen fisika ulertzeko aurrerakuntza garrantzitsua izan daitezke orain egindako behaketak.

Antiburbuilak sortzeko, ur eta xaboizko soluzio bat bota zuten apurka likido bera zuen beirazko erretilu batean. Hasieran globulu likidoen zorrotada bat sortu zen, gero antiburbuila-jario bihurtu zena. Antiburbuila batzuek bi minutu iraun zuten burbuila arrunten modu berean lehertu aurretik.

Antiburbuilak fluidoen ezegonkortasunagatik sortzen eta deuseztatzen direla adierazi dute. Xaboi-uraz gain, gatz-soluzio bat eta garagardoa erabiliz ere lortu dute antiburbuilak sortzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia