}

Antartikatik askatu den izotz-puska

2002/03/20 Elhuyar Zientzia

Gipuzkoak eta Arabak biek batera duten azalerako iceberga askatu da Penintsula Antartikotik.

1998an, britainiar zientzialariek jakinarazi zuten Penintsula Antartikoko izotz-puska handi bat askatzen hasia zela. Ordutik, Britainia Handiko, Estatu Batuetako eta Argentinako zientzialari-taldeek apurketaren bilakaera aztertu dute etengabe, martxoan guztiz apurtu zen arte. Horien esanean, uste baino azkarrago askatu da iceberga, eta penintsulan gertatzen ari den beroketarekin zuzeneko erlazioa du. Eskualde horretan, mundu-mailan baino bost aldiz azkarrago gertatzen ari omen da beroketa.

Apurketa noiz gertatuko zen iragartzeko, apurtu den izotz-zatiaren gainean pilatzen joan den urtutako uraren kopurua neurtu dute, eta espero da beste izotz-geruza batzuk behatzeko sistema bezala balioko duela. Horrelako izotz-geruza gehiago askatzeak barnealdeko izotza urtzea ondorioztatuko luke eta mundu osoan itsas mailaren igoera bortitza eragin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia