}

Animalia-zelulak gizakietan transplantatzean ez errefusatzeko metodoa garatu dute EHUn

2011/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

animalia-zelulak-gizakietan-transplantatzean-ez-er
Zelulaz betetako mikrokapsulak. Arg.: Ainhoa Murua. - Arg.
Animalia-zelulak gizakietan transplantatzean ez errefusatzeko metodoa garatu dute EHUn
2011/09/01 | Elhuyar

Animalia-zelulen transplanteak gizakietan errefus immunologikorik eragin ez dezan, zelulen mikrokapsulazioaz baliatzen den metodo bat garatu du EHUko Ainhoa Murua biokimikariak.

Parkinsona, alzheimerra, anemia eta beste gaitz kroniko batzuk tratatu nahian, gizakiei beste espezie batzuen zelulak transplantatzeko (xenotransplanteak) aukerak ikertzen dituzte EHUko Farmazia Fakultatean. Transplanteetarako giza ehunen eskasiari aurre egiten lagunduko luke horrek.

Zelulon mikrokapsulazioaren alde egin dute zehazki, eta, alor horretan, errefusa immunologikoaren aurkako tratamenduak arintzeko ekarpenak egin ditu Muruak, bere doktore-tesian. "Errefusarik egon ez dadin, immunosupresio-protokolo bati jarraitu behar zaio, eta horrek albo-ondorioak eragin ditzake. Protokolo hori alde batera utzi nahi genuen. Kapsulazioaren bitartez, zelula arrotz horiek gorputzetik bereizita mantentzen ditugu. Hala ere, seinale batzuk kapsularen mintza zeharkatu dezakete", azaldu du ikertzaileak. Horregatik, zelula mikrokapsulatu horiekin batera agente antiinflamatorio immunosupresoreak dituzten mikrokapsulak txertatzea ari da ikertzen Murua, horiek pixkanaka gaixoaren gorputzean aska daitezen. "Egunero immunosupresoreak injektatu beharrean, antiinflamatorioa duten kapsula horiek txertatu eta urtebetez-edo tratamenduaz ahaztu ahal izatea, horixe lortu nahi dut", gaineratu du.

1
278
2011
9
003
Biokimika; Farmakologia; Medikuntza; Unibertsitateak
Albisteak
7

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia