}

Angelu itsuak saihesteko kamera

2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Atzean genuen autoa desagertu egin da. Segundo gutxi batzuz ez barruko eta ez alboko ispiluetatik ez dugu autoa ikusten, baina bat-batean gure alboan agertzen da gu aurreratzeko asmoz. Segundo horietan istripua izateko arriskua oso handia da. Horregatik, angelu itsu horiek zelatatuko dituen kamera garatu du Nissan etxeak. Kamerak aurreko kolpe-leungailuaren alde banatan kokatuko dira (beraz, autoko bi kamera izango dira) eta errepidea ezker-eskuin zelatatuko dute. Beste gailu batek irudiak aztertuko ditu eta kolpea jasotzeko arriskua izanez gero, soinuaren bidez ohartaraziko du gidaria. Nissan etxeak adierazi duenez, 2002. urtetik aurrera hasiko dira halakoak autoetan ipintzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia