}

Anestesiaren eraginkortasuna kontrolatzeko tresna

2004/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

BIS izeneko monitorea garatu dute eta zientzialarien ustez, sistema horrek % 80 gutxi lezake guztiz lokartzen ez diren edo esnatzen diren gaixoen kopurua.

Anestesia orokorrarekin egindako 1.000 ebakuntzatik batean gaixoak nolabaiteko kontzientzia du. Lotan ari dela dirudi, ezin da mugitu, ezin du ezer esan, baina gertatzen ari dena senti dezake. Kasu askotan sufrimendu handia, fisikoa eta, batez ere, psikologikoa, eragiten du esperientzia horrek.

BIS izeneko monitorea garatu dute horri aurre egiteko, eta hainbat herritan dagoeneko probatu dute. Zientzialarien ustez, sistema horrek % 80 gutxi lezake guztiz lokartzen ez diren edo esnatzen diren gaixoen kopurua. Tresnaren funtzionamendua elektroentzefalogramaren antzekoa da, eta garunaren aktibitatea neurtzen du elektrodo baten bidez, gaixoa benetan lo dagoen ala ez jakiteko.

Monitorea hobetu egin behar dute oraindik, baina probatzen aritu diren zientzialariek esan dute gaixoa esnatzeko arrisku handien duten ebakuntza guztietan erabili beharko litzatekeela. Izan ere, ebakuntza batzuetan besteetan baino anestesia arinagoak erabiltzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia