Ametsak zertarako?
1997/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gure lo sakona hainbat oroitzapenek eteten dutela esatea ez da ezer berria. Loaldian gure garuna aktibo mantenarazteko eguneko gertaera esanguratsuenak gogoratu eta behin eta berriz errepikatzen ditugu; hala uste dute, behintzat, adituek.
Aditu horiek, ordea, loaren gora-beherak ikertzen ari direla zerbait berria aurkitu dute. Gure lo sakona ez dute eguneko gertaera deigarrienek soilik eteten. Lo gaudela begiek mugimendu azkar batzuk egiten dituzte eta oroitzapenen mekanismoa berriro abian jartzen da.
REM izena hartzen dute garuneko aktibitate horiek eta ez dira lehen aipatu ditugun eguneko gertaeren oroitzapenak. Azaldutako begi-mugimenduek ez dute zerikusirik gure oroimenak gorde dituen gertaerekin. Baina loaren bi eten-mota horiek zertarako egiten ditugu?
Adituek azaldu dutenez, bata zein bestearen egitekoa lo gaudenean ere garunaren oroimen-mekanismoa lanean mantentzea da. Baina eguneko gertaerekin erlazionatutako oroitzapen horiek ordubete inguru besterik ez dute irauten eta, horregatik, REMek ere eteten dute gure lo goxoa gauean garuna alfertu ez dadin.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia