Amerikako desagertze masiboaren atzetik
2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orain dela 13.000 urte inguru, desagertze handi bat gertatu zen Amerikan. Batetik, Clovis kultura zuten gizakiak desagertu ziren, eta, bestetik, kontinente hartako ugaztun handiak. Nazioarteko talde batek aurkeztutako teoriaren arabera, meteorito batek eragin zituen desagertze horiek.
Meteoritoak utzitako kraterrik ez dute aurkitu, baina teoria horren alde hainbat froga aurkeztu dituzte: leku batzuetan iridio-maila altuegia da Lurrean sortua izateko; eta aurretik beste krater batzuetan agertutako kristalezko eta karbonozko pikortxo biribil batzuk aurkitu dituzte. Arroketan ikaztutako materiala ere aurkitu dute; ikertzaileen arabera, meteoritoaren eraginez gertatu ziren suteen arrasto bat.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia