Amateurren argazkiekin astroak ikertzen

Amateurren argazkiekin astroak ikertzen


Argazkilari amateurren argazkiek astroen azterketa egiten lagun dezakete; baita teleskopio profesionalekin egindako ikerketen pare jarri ere. Horixe ondorioztatu dute Princeton Unibertsitateko Dustin Lang eta New Yorkeko Unibertsitateko David Hogg astronomoek. Izan ere, 17P/Holmes kometaren ibilbidea irudikatzea lortu dute, argazkilari amateurrek Interneten eskegitako irudiak erabiliz.

Horretarako, lehendabizi kometa horren irudien bilaketa egin Interneten. Milaka aurkitu zituzten. Argazki horien zenbait parametro (koordenatuak, data, ordua, tamaina, orientazioa, objektuaren orbita-parametroak eta abar) aztertu, eta kometaren ibilbidea eraikitzea lortu zuten. Emaitzak teleskopio handiekin lortutakoekin bat datozela ikusi dute.

Irudia: Dustin Lang eta David W. Hogg

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astrofisika