Amaren azala, gosari

Boulengerula taitanus animaliak zizare-itxura du, baina anfibioa da. Kenyako hego-ekialdean bizi da, Afrikan, eta kumeak lurrazpiko zuloetan hazten ditu. Estatu Batuetako biologo batzuek anfibio horiek ikertu dituzte laborategian, eta aurkikuntza harrigarri bat egin dute: kumeek amaren azala jaten dute. Astebeteko epean kumeak % 11 hazi ziren. Biologoen ustez, anfibioak batera izaten ditu azalaren aldaketa-garaia eta kumaldia. Gainera, amak azal lodia du, eta, horri esker erabil dezake espezie horrek kumeak elikatzeko estrategia bitxi hori.
Argazkia: NHM eta Alexander Kupfer

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Zoologia