Alikatatu islamiarra, artea eta matematika

Dekorazio islamiarrean aspalditik erabiltzen dira irudi geometriko konplikatuko alikatatuak, girih esaten diete. Bada, matematikaren ikuspegitik begiratuta, irudi horiek quasikristal ia perfektuak direla konturatu dira Estatu Batuetako aditu batzuk.

Quasikristalek bost, hamar, eta hamabi aldeko simetria dute, eta gainezarri egiten dira zirkulu baten bostena, hamarrena edo hamabirena biratuta. Osatzen duten irudiakerregularra dirudi, baina ez da zehazki errepikatzen. Horren adibide da Irango Darb-i-Imam santutegiko girih-a, 1453koa.

Lehen uste zuten girih-ak egiteko nahikoa zela konpasaren eta erregelaren laguntza, eta baldosa desberdinak erabiltzea. Baina geometria konplexu hori lortzeko hori baino gehiago behar izan zutela argi dago, eta garai hartan hain aurreratuak zeuden matematikari arabiarren laguntza tarteko izango zen, seguru asko.

Argazkia: K. Dudley eta M. Elliff.

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak