}

Aligatoreek hegaztien antzera arnasten dute

2010/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aligatoreek hegaztien antzera arnasten dute
2010/02/01 | Elhuyar
Hamaika kiloko aligatore amerikar baten ordenagailu bidezko tomografia laterala eta dortsala, apnea natural batean. Berdez ikusten den bronkioan, burutik isatserako noranzkoan joaten dira airea eta ura; gorriz azaltzen denean, berriz, alderantziz. Arg.: C.G. Farmer/Science.

Science aldizkarian argitaratutako artikulu batean, aligatoreen arnas aparatuaren funtzionamendua azaldu dute Utahko Unibertsitateko ikertzaileek. Frogatu dutenez, animalia horien arnas aparatuan, aireak noranzko bakarrean egiten du bidea; hegaztietan bezala, hain juxtu.

Pertsonetan eta beste ugaztunetan, itsas mareen gisara sartu eta ateratzen da airea biriketan. Hegaztietan, aldiz, airearen zirkulazioa noranzko bakarrekoa da, eta hori aspalditik zekiten zientzialariek. Ez zuten susmatzen, ordea, aligatoreetan ere hala denik.

Ikertzaileen ustez, Triasiko goiztiarrean hegaztiek eta aligatoreek arbaso berak zituztela frogatzen du antzekotasunak (arkosauroak, hain zuzen). Halaber, azaldu dezake zergatik gailendu ziren animalia haiek Triasiko goiztiarrean, oxigenoaren atmosferako kontzentrazioa % 12 inguru zenean.

1
261
2010
2
008
Zoologia
Albisteak
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia