}

Alberto Urakana

2001/01/26 Elhuyar Zientzia

Alberto urakanaren irudi hau NASAren SEAWIFS sateliteak egin zuen joan den abuztuaren 11n. Satelitetik ikusita ederrak dira urakanak, nahiz eta guztiok jakin zer nolako kalteak eragiten dituzten.

Urtero-urtero, uda-bukaera aldean, urakanen garaia hasten da. Euskal Herria, zorionez, ez dago urakanen eremuan, baina Estatu Batuetako, Mexikoko eta, batez ere, Karibeko herrialde gutxien garatuetako populazioarentzat garai beldurgarria da. 1999an Mitch urakanak eragin zuen triskantza, adibidez, ez dute luzaroan ahaztuko Erdialdeko Amerikan.

Urakanak naturaren fenomenoak dira eta ezin dira saihestu, ez eragotzi. Gizakiak ezin du urakana desbideratu. Baina ondorioak, heriotzak batez ere, baita kalte materialak ere neurri batean, hain larriak ez izatea lortzea ez da zaila, baldin eta populazioa aldez aurretik eta behar den denboraz jakinaren gainean jartzen bada eta segurtasun-neurriak taxuzkoak badira. Horretarako, lehen-lehenik, urakana non sortuko den, nola higituko eta nola jokatuko duen jakin behar da, haren jarraipena egin eta haren ibilbidea eta bilakaera iragarri egin behar da. Horretan ari dira meteorologo eta zientzialari ugari.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia